IKAS KOMUNITATEA



Pedagogiako ikasleak gara, eta aurten praktikak egiten hasi gara hezkuntza proiektu batean. Proiektu hau ikas komunitatean oinarritzen da eta beste eskoletatik oso metodo ezberdinak dituztela ikusi dugu. Hau dela eta, proiektu honi buruzko informazioa ematea gustatuko litzaiguke. Pedagogikoki ikusiz, metodo hobeak direla uste baitugu.
Ikas komunitatea, eskola inklusiboan oinarritzen da, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasten dute, horrela komunitate osoaren jakintza-maila gehituz. Ikasketa kooperatiboa da sistema honetan sustatzen dena eta erabiltzen diren tekniken artean aipagarrienak, agian, talde interaktiboak antolatzearena eta tertuliak dira.
Post ezberdinetan, ikas komunitatearen atal ezberdinak gauzatuko ditugu, ikas komunitatearen helburuak eta metodoak uler daitezen.

Interesgarria irudituko zaizuelakoan...





domingo, 24 de abril de 2011

ONDORIO HEZITZAILEAK

Arauak oso garrantzitsuak dira eskoletan, bizikidetza positiboa eta egokia izateko .  Hemen ikus dezakegu arauen garrantzia.
Baina eskoletan arauak betetzen ez badira ondorio hezitzaile batzuk ipintzen dira, arauekin zerikusia duten ondorioak ipintzen dira beti ere.

Ikas komunitate eskola honetan, funtzionamendu egokirako hainbat arau jartzen dituzte. Bitxia da, ikasleak direlako arauak jartzen dituztenak. Hauexe da funtzionamendua: hasteko ikasleek jartzen dituzte arauak eta ez badira betetzen ondorio hezitzaile batzuk jartzen dituzte arazu bakoitzarekiko. Beste alde batetik, gurasoek ere arauak jar ditzakete, eta ondoren, arau guztiak batzar gorenean erabakitzen dira, eta jartzen dira .
 Hau da ikastetxe hauetan,  Diziplina demokratikoaren beharra eta zentzua lantzen da. gelako arauak adostasunez ipintzen dira,  eta ondorio hezitzaileen beharra indartzen da. Honez gain, iraakasleen kohesioa eta koherentzia eta gurasoen inplikazioa  bultzatzen da. Horrela eskolako bizikidetza egokirako arauak adostuz. Ikas komunitateetan ikasleek partaidetza aktiboa dute. Ikasleek arauak egitean betetzeko kompromisoa hartzen dute, beraiek parte hartzen dutenez, arauak onartzen dituzte eta errazagoa beraiek betetzeko.  

Arauak hainbat blokeetan banatu ditzazkegu: errespetuzko jokaeraren arauak, ingurunearen zainketaren arauak, lanerako jarretaren arauak, eta Osasuna eta higienearen arauak


viernes, 22 de abril de 2011

Joko tutorizatuak


Joko tutorizatu hauek, ikas komunitateetan ematen dira eta joko desberdinak lantzen dituzte; dantza egin, abestu, zapi zuriko jokoan ere ibiltzen dira…. Ikastetxeko ikasleak dira partaide eta bi multzotan banatzen dira: gorriak eta berdeak.

Hortaz gain, irakasleek ez dute ezertan parte hartzen, adin handiko ikasleak artzen dute beraien papera eta ikasle txikien arduradunak dira.  Adin handiko ikasleak, gelaz  gela joaten dira eskuan berdea edo gorria duten ikasleak jasoz.

Azkenik esango genukeen, joko hauetan ikusia ahal izan daitekeela, helduagoak diren ikasleen parte- hartzea txikiekin, hau da, irakasle moduan jokatzen dute eta beraien errespontsabilitatea da txikiez arduratzea.



martes, 19 de abril de 2011

Adostokia

Haurrek, elkarren arteko gatazkak haien artean konpontzen ikasi beharko lukete, eta horretarako ikasleei gatazkak nola konpondu erakutsi behar zaie. Ikasleei hausnarketak egiten eta ondorioak ateratzen lagundu beharko genieke. Horretarako, honako txokoak egiten dira:
      

Beraz, adostasun txokoa zertarako? Bi pertsonen arteko gatazkari konponbidea emateko. Ikasleak bakarrik egongo lirateke txoko honetan. Eta banaka hitz egingo dute. Bi aulki bata bestearen parean ezarri eta lehenik eta behin batek ahoa erabiliko du eta besteak belarria. Eta ondoren alderantziz. Beraien sentimenduak kanporatuko dituzte, gatazka zegoen bitartean nola sentitzen ziren adieraziko diote batak besteari. Zergatia azalduko dute eta azkenik irtenbidea bilatzen hasiko dira adostasun batera iritsi arte.
Irakasleak ezingo dute parte hartu ariketa honetan (salbuespenak salbuespen), autonomia lantzen baita. Eta haurrek beren arazoak bere kabuz konpontzen ikasi behar dute.
Gizarte honetan bizitzeko, hau ezinbestekoa da. Autonomia lantzea ikaragarri garrantzitsua da, arazoei irtenbideak bilatzea bezala. Gainera, besteen iritziak errespetatzea eta arretaz entzutea ere ezinbestekoa da gero zurea errespetatua izateko.
Gaur egun asko gustatzen zaigu besteok gure kezkak eta arazoak arretaz aditzea, maitatuak sentitzen garelako, besteei zure arazoak jakinaraztean zutaz kezkatzen direla jakitea eta hauetan interesa dutela atsegin dugu. Berax, arazoak izan ezkero irenbidea bilatzen sahiatu behar gara. Bestearekin adostasun batera iritsi eta ondorioak atera.

martes, 12 de abril de 2011

Tertulia Literarioak

Ikas-komunitateetan tertuliek garrantzia handia dute. Hauen bidez, irakurketa bultzatzen da eta talde zentzua lantzen da. Irakurketak taldean lantzen dira.
Lehenik eta behin testuak irakurri eta ondoren komunean jartzen dira. Testuak irakurtzen dituzten bitartean arrigarria, deigarria, interesgarria,... iruditu zaiena azpimarratzen dute ondoren taldean beren sentimenduak adierazteko.
Guztiok dute zer esana eta guztiok dute zer entzuna. Errespetua eta autoestimua bultzatzen da tertulia saioetan. Partaidetza bultzatzen da haurren ikuspuntuak eta sentimenduak adierazteko garaian. Bakoitzak adierazi behar du testuaren eta bere bizitzaren erlazioa.
Sentimenduak eta bizipenak gogoratzeko eta kanporatzeko aukera ezin hobea da. Entzuna sentitzea ere oso baliagarria da, eta besteak entzuten ikasteko ere aukera paregabea.

Honako web orrialdea interesgarria da:
http://anabast.wordpress.com/2010/04/16/tertulia-literarioak-astrabuduako-institutuan/

viernes, 8 de abril de 2011

Talde Interaktiboak

Talde Interaktiboak, ikas komunitateetako zati garrantzitsuak dira. Bertan, adin ezberdineko ikasleak biltzen dira talde txikietan. Hauen eginkizunak, jarduerak egitea da, bata besteari laguntza eskainiz. Talde hauek heterogeneoak dira, 4-5 ikasletako taldeak sortuz.20-25 minutuko saioak dira, eta denbora hau pasatu ondoren, ekintza aldatu egiten da. Beraz, haurrek aspertzeko unerik ez dute.
Irakasleak laguntzaile eta koordinatzaile rola du. Beraz, ariketak ikasleek egiten dituzte, beraien artean dudak argituz eta ikasiz.Ondorioz, interakzioa oso handia da. Berdinen artean ikastea oso garrantzitsua da, askotan gehiago ikasten baitute.
Edukiari dagokionez, matematikak eta hizkuntzak dute garrantzia. Hala nola, zenbakuntza, problemak sortu eta ebatzi, kalkulua, koloreak eta zenbakiak ezberdindu, ... mailaren araberako ariketak egiten dituzte.Mailakatzea honela egiten da: LH 1 eta 2 batera, LH 3 eta 4 batera, ... Lehen esan bezala, berdinen artean. Beti heterogeneotasuna mantenduz.
Gure esperientziari esker, hauek guztiak ikusi ditugu, eta bertan lan egiten ari gara praktiken bidez. Ariketak elkar jartzea oso garrantzitsua da. Eta hauen interaktibitatea eta laguntza ikustea oso polita da. Ikusi dugu, adinaren arabera ezberdintasunak daudela. Txikiek laguntza gehiago behar dute ariketak egiteko orduan eta handiagoak direnak ordea badakite zer egin behar duten eta zein pauso jarraitu behar dituzten.
Ongi legoke bolondresak egotea honako ariketa hauek nola egiten diren ikusteko, zein desberdintasun dauden guk jasotako hezkuntzarekin, nola aurreratu den hezkuntza eta zein aldaketa positibo jasan dituen.
Talde Interaktiboetaz aparte, gauza gehiago egiten dira Ikas Komunitateetan, baina hauek aurrerago azalduko ditugu.