IKAS KOMUNITATEA



Pedagogiako ikasleak gara, eta aurten praktikak egiten hasi gara hezkuntza proiektu batean. Proiektu hau ikas komunitatean oinarritzen da eta beste eskoletatik oso metodo ezberdinak dituztela ikusi dugu. Hau dela eta, proiektu honi buruzko informazioa ematea gustatuko litzaiguke. Pedagogikoki ikusiz, metodo hobeak direla uste baitugu.
Ikas komunitatea, eskola inklusiboan oinarritzen da, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasten dute, horrela komunitate osoaren jakintza-maila gehituz. Ikasketa kooperatiboa da sistema honetan sustatzen dena eta erabiltzen diren tekniken artean aipagarrienak, agian, talde interaktiboak antolatzearena eta tertuliak dira.
Post ezberdinetan, ikas komunitatearen atal ezberdinak gauzatuko ditugu, ikas komunitatearen helburuak eta metodoak uler daitezen.

Interesgarria irudituko zaizuelakoan...





jueves, 5 de mayo de 2011

miércoles, 4 de mayo de 2011

BATZORDEAK


Eskolaren antolamenduari buruz, hitz egingo dizuegu gaur. Ikas komunitatean, partaidetza sustatzen denez 3 batzorde ezberdin daude: gurasoena, ikasleena eta irakasleena.  Beraz, bertan ikasle batzordea, guraso batzordea eta irakasle batzordea egongo dira. Hiru batzorde hauek ametsa egiten dute normalean. Gaiak sailkatzen dituzte eskolaren beharren arabera eta lan eremuak sortzen dituzte batzorde bakoitzean.

Ikas komunitatea bilakatzeko baldintzetako bat, denon partaidetza ziurtatuko duen antolaketa izatea da eta Eskola honetan hauxe izango litzateke antolamendua:



Batzorde kudeatzailea eskolako koordinatzaileak, zuzendaritzak, guraso elkarteak eta aholkularitzak osatzen du. Hauek, 3 hilean behin elkartzen da, eta hauxe da honen funtzioa: ikas komunitatea proiektuari dagozkion gai orokorrak aztertu, helburu nagusien koherentzia ziurtatu, batzar orokorrak antolatu eta ebaluazio orokorrak egiten ditu.
            Batzorde mixtoak, pertsona hauek osatzen dute: 2 koordinatzaile, ( irakasle , eta guraso) 4 irakasle, 4 senide, ikasle ordezkariak eta udaletxeko teknikaria. Batzorde honen egitekoa hauxe da: ikasturteko helburuak zehaztea, lan proposamenak egitea, ekintzak antolatzea, prosezuak dinamizatzea, ebaluazioak egin eta baliabideak kudeatzea. Batzorde hau gehienez hilean behin biltzen da.
            Azpibatzordeak, elkarbizitzan sor daitezkeen arazoak lantzen ditu. ( komunikazio osasuntsua – arauen adosketa, eta ondorio hezitzaileen adosketa,  emozioak, tertuliak, elkarbizitza plana, jangelako arauez enkargatzen dira eta baita eskolako jardueren antolaketez ere (extra eskolarrak).
             Ikasle ordezkariak, 15 egunean behin biltzen dira. Ametsa egiten dute, ikasle batzarrak dinamizatzen dituzte eta zuzendari bileran, batzorde mixtoan, eta metodologi batzordean parte hartzen dute.
            Guraso ordezkarien betebeharra zera da: familien integrazioa, Kezkak foro batean biltzen ditu, famili- eskola trasmisioa ziurtatzen du, matrikuletarako kanpainak egiten dituzte…hauek hilean behin biltzen dira. 

lunes, 2 de mayo de 2011

Ametsa

Duela urte batzuk, eskolak bakarrik oinarritzen ziren ikasleei ikasgaiak ematera eta irakaslea izate zen erabaki guztiak hartzen zituen pertsona. Baina gaur egun, eskoletan gero eta gehiago hartzen dira kontutan ikasleak, eta beraien iritziak eta proposamenak kontutan hartzen hasten ari dira.

Hori nabarmenki ikusten da Ikas Komunitate honetan, non, ikastola osoko ikasleak, paper batean idazten dituzte hainbat proposamen eskola hobetzeko edo beraien onurako.Idatzi eta gero, Proposamen guztiak bateratzen dituzte, eta gehien gustatu zaien edo gehien errepikatzen den ametsa, hurrungo ikas urtean betetzen saiatzen dira.

Aurreko ikas urtean, adibidez, futboleko porterietan sareak jartzearen ametsa atera zen, eta aurten, betetzen saiatzen ari dira, eta umeak gogo handiz hartzen dute amets hau, beraiek bilatzen dituzte materialak, irakasleei informatzen die guztiaz...

Ametsaren ideia oso interesgarria iruditu zaigu, zeren horrela umeak kontutan hartzen dira eskolaren hobekuntzarako. Eta gainera, honekin umeak beraien kabuz mugitzen eta materialak bilatzen ikasten dute, inoren laguntzarik gabe, autonomia lortuz.