IKAS KOMUNITATEA



Pedagogiako ikasleak gara, eta aurten praktikak egiten hasi gara hezkuntza proiektu batean. Proiektu hau ikas komunitatean oinarritzen da eta beste eskoletatik oso metodo ezberdinak dituztela ikusi dugu. Hau dela eta, proiektu honi buruzko informazioa ematea gustatuko litzaiguke. Pedagogikoki ikusiz, metodo hobeak direla uste baitugu.
Ikas komunitatea, eskola inklusiboan oinarritzen da, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasten dute, horrela komunitate osoaren jakintza-maila gehituz. Ikasketa kooperatiboa da sistema honetan sustatzen dena eta erabiltzen diren tekniken artean aipagarrienak, agian, talde interaktiboak antolatzearena eta tertuliak dira.
Post ezberdinetan, ikas komunitatearen atal ezberdinak gauzatuko ditugu, ikas komunitatearen helburuak eta metodoak uler daitezen.

Interesgarria irudituko zaizuelakoan...





martes, 12 de abril de 2011

Tertulia Literarioak

Ikas-komunitateetan tertuliek garrantzia handia dute. Hauen bidez, irakurketa bultzatzen da eta talde zentzua lantzen da. Irakurketak taldean lantzen dira.
Lehenik eta behin testuak irakurri eta ondoren komunean jartzen dira. Testuak irakurtzen dituzten bitartean arrigarria, deigarria, interesgarria,... iruditu zaiena azpimarratzen dute ondoren taldean beren sentimenduak adierazteko.
Guztiok dute zer esana eta guztiok dute zer entzuna. Errespetua eta autoestimua bultzatzen da tertulia saioetan. Partaidetza bultzatzen da haurren ikuspuntuak eta sentimenduak adierazteko garaian. Bakoitzak adierazi behar du testuaren eta bere bizitzaren erlazioa.
Sentimenduak eta bizipenak gogoratzeko eta kanporatzeko aukera ezin hobea da. Entzuna sentitzea ere oso baliagarria da, eta besteak entzuten ikasteko ere aukera paregabea.

Honako web orrialdea interesgarria da:
http://anabast.wordpress.com/2010/04/16/tertulia-literarioak-astrabuduako-institutuan/

No hay comentarios:

Publicar un comentario