IKAS KOMUNITATEA



Pedagogiako ikasleak gara, eta aurten praktikak egiten hasi gara hezkuntza proiektu batean. Proiektu hau ikas komunitatean oinarritzen da eta beste eskoletatik oso metodo ezberdinak dituztela ikusi dugu. Hau dela eta, proiektu honi buruzko informazioa ematea gustatuko litzaiguke. Pedagogikoki ikusiz, metodo hobeak direla uste baitugu.
Ikas komunitatea, eskola inklusiboan oinarritzen da, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasten dute, horrela komunitate osoaren jakintza-maila gehituz. Ikasketa kooperatiboa da sistema honetan sustatzen dena eta erabiltzen diren tekniken artean aipagarrienak, agian, talde interaktiboak antolatzearena eta tertuliak dira.
Post ezberdinetan, ikas komunitatearen atal ezberdinak gauzatuko ditugu, ikas komunitatearen helburuak eta metodoak uler daitezen.

Interesgarria irudituko zaizuelakoan...





viernes, 8 de abril de 2011

Talde Interaktiboak

Talde Interaktiboak, ikas komunitateetako zati garrantzitsuak dira. Bertan, adin ezberdineko ikasleak biltzen dira talde txikietan. Hauen eginkizunak, jarduerak egitea da, bata besteari laguntza eskainiz. Talde hauek heterogeneoak dira, 4-5 ikasletako taldeak sortuz.20-25 minutuko saioak dira, eta denbora hau pasatu ondoren, ekintza aldatu egiten da. Beraz, haurrek aspertzeko unerik ez dute.
Irakasleak laguntzaile eta koordinatzaile rola du. Beraz, ariketak ikasleek egiten dituzte, beraien artean dudak argituz eta ikasiz.Ondorioz, interakzioa oso handia da. Berdinen artean ikastea oso garrantzitsua da, askotan gehiago ikasten baitute.
Edukiari dagokionez, matematikak eta hizkuntzak dute garrantzia. Hala nola, zenbakuntza, problemak sortu eta ebatzi, kalkulua, koloreak eta zenbakiak ezberdindu, ... mailaren araberako ariketak egiten dituzte.Mailakatzea honela egiten da: LH 1 eta 2 batera, LH 3 eta 4 batera, ... Lehen esan bezala, berdinen artean. Beti heterogeneotasuna mantenduz.
Gure esperientziari esker, hauek guztiak ikusi ditugu, eta bertan lan egiten ari gara praktiken bidez. Ariketak elkar jartzea oso garrantzitsua da. Eta hauen interaktibitatea eta laguntza ikustea oso polita da. Ikusi dugu, adinaren arabera ezberdintasunak daudela. Txikiek laguntza gehiago behar dute ariketak egiteko orduan eta handiagoak direnak ordea badakite zer egin behar duten eta zein pauso jarraitu behar dituzten.
Ongi legoke bolondresak egotea honako ariketa hauek nola egiten diren ikusteko, zein desberdintasun dauden guk jasotako hezkuntzarekin, nola aurreratu den hezkuntza eta zein aldaketa positibo jasan dituen.
Talde Interaktiboetaz aparte, gauza gehiago egiten dira Ikas Komunitateetan, baina hauek aurrerago azalduko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario