IKAS KOMUNITATEA



Pedagogiako ikasleak gara, eta aurten praktikak egiten hasi gara hezkuntza proiektu batean. Proiektu hau ikas komunitatean oinarritzen da eta beste eskoletatik oso metodo ezberdinak dituztela ikusi dugu. Hau dela eta, proiektu honi buruzko informazioa ematea gustatuko litzaiguke. Pedagogikoki ikusiz, metodo hobeak direla uste baitugu.
Ikas komunitatea, eskola inklusiboan oinarritzen da, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasten dute, horrela komunitate osoaren jakintza-maila gehituz. Ikasketa kooperatiboa da sistema honetan sustatzen dena eta erabiltzen diren tekniken artean aipagarrienak, agian, talde interaktiboak antolatzearena eta tertuliak dira.
Post ezberdinetan, ikas komunitatearen atal ezberdinak gauzatuko ditugu, ikas komunitatearen helburuak eta metodoak uler daitezen.

Interesgarria irudituko zaizuelakoan...





martes, 19 de abril de 2011

Adostokia

Haurrek, elkarren arteko gatazkak haien artean konpontzen ikasi beharko lukete, eta horretarako ikasleei gatazkak nola konpondu erakutsi behar zaie. Ikasleei hausnarketak egiten eta ondorioak ateratzen lagundu beharko genieke. Horretarako, honako txokoak egiten dira:
      

Beraz, adostasun txokoa zertarako? Bi pertsonen arteko gatazkari konponbidea emateko. Ikasleak bakarrik egongo lirateke txoko honetan. Eta banaka hitz egingo dute. Bi aulki bata bestearen parean ezarri eta lehenik eta behin batek ahoa erabiliko du eta besteak belarria. Eta ondoren alderantziz. Beraien sentimenduak kanporatuko dituzte, gatazka zegoen bitartean nola sentitzen ziren adieraziko diote batak besteari. Zergatia azalduko dute eta azkenik irtenbidea bilatzen hasiko dira adostasun batera iritsi arte.
Irakasleak ezingo dute parte hartu ariketa honetan (salbuespenak salbuespen), autonomia lantzen baita. Eta haurrek beren arazoak bere kabuz konpontzen ikasi behar dute.
Gizarte honetan bizitzeko, hau ezinbestekoa da. Autonomia lantzea ikaragarri garrantzitsua da, arazoei irtenbideak bilatzea bezala. Gainera, besteen iritziak errespetatzea eta arretaz entzutea ere ezinbestekoa da gero zurea errespetatua izateko.
Gaur egun asko gustatzen zaigu besteok gure kezkak eta arazoak arretaz aditzea, maitatuak sentitzen garelako, besteei zure arazoak jakinaraztean zutaz kezkatzen direla jakitea eta hauetan interesa dutela atsegin dugu. Berax, arazoak izan ezkero irenbidea bilatzen sahiatu behar gara. Bestearekin adostasun batera iritsi eta ondorioak atera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario